XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEIZ'KO OBISPO

MATEO MUJIKA TA URRESTARAZU

JAUN ARGI-ARGIAK

BERE BARRUTITARRAI EGITEN DAUTSEN LENENGO GOTZAIN-ESKUTITZA

(AMAYA)

III

Gotzañaren bigarren eginkizuna.

Curent... ut puritas fidei... conservetur in populo... Gogorra izan da beti, ta izango be bai, Jesukristo'k eta Satanas'ek gizonen gogoak eurakanatu bearrez alkarrekin dakarren burrukea.

Alde batetik Jesukristo'k siñismen-argiz argitzen ditu adimenak ela eskutukiak erakusten ditu; gure gogo-argitxoa geitzen dau ta gure ezaguera-mallatik beste goragoko batera yasoten gaitu.

Satanas'ek eta beretarrak, bestetik, siñismenaren argia gure gogoetan amatau naiaz zentzumenaren eta giza-ezagueraren malla baño goragokorik ez dagola diñoe, eta, bada be, guk diñogun baño laburragoa dala, eta guzurtzat dau-kez gure Teolojiak erakusten dituan egiak.

Zuek nire seme maite-maiteak, zuek, zorionean, siñisten dozue Jaungoiko gure Jaunak agertu dauskun gusti-gustia; siñisten dozue Aitaren Itzak, Berezko gogamenak, Aitaren Aitzaren Errañuak, Betikoaren Aintza bizia danak, Egiak, Egiazko Eguzkiak, mundu onetara datorren gustiai argi egiten dautson egiazko Argiak erakutsi dabena, eta gure Ama Eleizak egitzat emoten dauan gusti-gustia.

Eta nok neurtuko dau, neure Abade agurgarri ta seme maiteak, nok neurtuko ta bear dan bestean eskarrez ordainduko, Jaungoikoak siñismenerako egiten deuskun dei aundi ta eder au?

Ez zan edozelakoa izan, Jaungoikoak, lurzabal gustia uretan ito bear ta, Noeri egin eutson bereiskun galanta.

Txikiagoa ete da guri gaurko eguneko okerrerizko ugalde ontatik atera-ta Eleizaren kutxa ta aterpe ederrera eroanaz egin deuskuna?

Ainbeste ta ainbeste siñiste bage eriotzaren kerizpean bizi diran lurralde zabaletara begiratu-ta, gu onen argi ederretan, Jaungoikoaren argi arrigarrian; in admirabile lumen Dei (1) erakutsi bikañez eta Sakramentuz ederto ornidurik bizi gareala ikustean, arrizkoak izan bear dogu, guk esker onez beterik arako San Paulo'ren itz arek beti espanetatik darioguzala bizi ez bagara: Bedeinkatua Jaungoikoa Jesukristo gure Jaunaren Aita... bere nai on uts-utsez, bere graziaren aintzarako, Jesukristoren bitartez bere seme egin gaitualako. (2)

Mesede anditzat daukagu Jaungoikoak Lot'i ta bere etxekoai, suak erre bear zituan errietatik ateriaz egin eutsen mesedea.

Eta ez al da mesede aundia izango guretzat, Jaungoikoak opa dauskun siñismen-argia? bere errañuetan ikusten dogu-ba, an yausi ez gaitezan, pekatu egiñaz irabazirik daukagun inpernua, eta gure eginkizunetan indarra emon bear deuskun zerurako bidea.

Siñismena da, gure ondutearen zuztarra ta gizonak amesetan be ikusi ez dituan lurralde zabalak begien aurrean ipinten dituan urrutikuskin arrigarria.

Augaitik orren gauza jaungoikozkoarenganako gure abegi onak gero ta andiagoa izan bear dau; herak erakusten deusku ba, nundik ibilli bear dogun, egi zerutarrak billatzeko darabilgun arlo ta zeregin larrian, eta gure ezaupide argalari indarrak kendu bearrean, azi ta sendotu e iten deutsoz-ta.

Esku-makillea lez da siñismena gure ezagupidearentzat, diño San Krisostomo'k; zartzaroak argaldurik daukan gorputza berez ezin ibilli izaten da, baña eskumakilleagaz ederto; alantxe gure ezaupide argal au be, berez ibilteko argal ta itxu dan gayetan, siñismenaren makilleagaz, urratz baten oker barik, ederto ibilten da zeruko egi-bidean.

Siñismenak berezkoa dau sendotasuna ta zalantzarik-eza, eta sendotu egiten dau gure ezagupidea; eta ez deutso okertzen isten; eta gure gogorapen bildurtiai berak emoten deutso sendotasuna, eta gure buruan sartu ta urten dabiltzan gogorapenak sortutako ots eta naspillen artean, berak ipinten dau bear dan txukuntasuna.

Siñismenaren kurtzelu au barik, gizonak gau illunean lez ibilli bearko leuke zerurako bide luzean.

Leize illun baten argi baga sartzen dana, bat yo ta bestea yo, emen yausi ta an yagi dabillen lez, alantxe dira siñismenaren argi barik bizitza onetan ibilli nai dabenak be: alkar ezin aiturik dabiltzaz beti, eta euren adimenak, emen yausi ta an yagi, azkenean bein betiko antxe yausten dira iñoz be urtengo ez daben zulo sakonean.

Baña itxasoko ur nastuen erdian ankorea botata, zugatza baño senduago dagon ontzia lez dira siñistedunak; siñismenaren ankorea daukan adimena bere lekutik atarako dauan ur-nastu ta olaturik, ez da.

Siñismenak egaz lez yasoten dau gure arimea zerurantz; ez deutso isten mundu onetako gaiztakerien aspian yaus ten; ta) zeruko ondasunen itxaropenaren bitartez gero ta ariñago egiten dau.